Bat baino gehiago presionatzen ari zait behingoz edukiz betetzen has nadin bloga, arrazoi dute, oso nagi nabil, baina oraindik hasi ez naizen honetan dagoeneko aspertuta nago halako mezuak idazteaz, ez da ez modurik egokiena blogari ekiteko.
Oraingo honetan dena den nire lana eta zuena erraztuko duen erabakia hartu dut: testuak gutxitu eta irudiak gehitu. Ondo eginez gero hemen daramadan bizimoduaren ideia argi bat izango duzue era entretenigarriago batean. Emailak erantzuteari jarraituko diot dena den, asko poztutzen bainau zuetakoren bat nitaz gogoratu dela jakiteak.
Dagoeneko blog honen nondik norakoak ez dakienarentzat zera: Andoni Albizu izeneko Donostiarra naiz, EHU-ko Elkano bekaren bitartez Indiako Bangalore hirira 9 hilabeteko egonaldia egitera etorria, bertako enpresa batean lanean jardunaz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario