2008/02/25

Kaskoa buruan eta Bangalore ezagutu

Ba azkenean bideoa egon badago, Bangalore ezagutzen joan zaitezten.


2008/02/24

Denbora aurrera doa


Ez dut bideorik prestatzeko denborarik eta edukirik eta hobe oraingoz hitz batzu idaztea.

Dagoeneko hilabete eta apenas salida bakarra, hau gainera exitu handi gabekoa. Tira, Mysoren gauza polit batzuk ikusi genituen, eta hotzean pentsatuz merezi, gauza da ingongo planik egin gabe joan ginela eta hobe aprobetxatu genezakeen inpresioa dugula. Ta orduz gerozti besterik ez. Pasa berri den asteburu honetarako bagenuen zer egin: larunbat gauean hiriko kanpoanldean urtero ospatzen den festa indiar batera joateko asmoa genuen, bertako musika entzuteko aukerarekin eta mozkorraldi on bat hartzekotan. Duela gutxi ricksaw-ek egin bazuten greba oraingoan taxistak ziren, beraz hara joateko modurik ez, kotxe bat alokatzen ere saiatu ginen baina nada. Orain sekula baino argiago dut motor bat erosiko dudala, hirian eta inguruko lekuetara iristeko modu egokiena, dagoeneko adostu dut tipo batekin tankera honetako Royal Enfield erostea.

Musika eta instrumentu indiarrak entzun gabe geratu ginen beraz. Mozkorrarena sikiera pasadan asteazkenean lortu genuen, lokal baten irekiera ospatzeko festa galanta antolatu zen, BARRA LIBRE-ekin dohain, begibistakoa da nola amaitu nuen. Pena atzerritarrak eta indiar dirudunak baino ez zeudela, ohitu egin beharko gara, kaleko jende arrunta halako tokietan ez baitgu topatuko.

Igandean Karts-etan ibiltzekotan ibili ginen baina gure ezagun batzeuek huts egin ziguten. Hirian bueltaxka bat emateko aprobetxatu genuen. Hori bai, gaur bertan hasiko naiz datorren astebururako plana egiten. Goara joan nahi nuke, Portural kolonia izandakoa, ondartza itzelekin, parrandarako aukerarekin eta astialdirako aukera anitzekin.

2008/02/15

Let the music do the talking






Edukiak:
- Elkano beka prentsan
- Trafikoa
- Konponketak
- Gu
- Animaliak
- Gure etxea

- Parranda
- Indiarrak
- Mysore