2008/08/12

2008/08/06

Sounds good to me / The edge



Mumbai
- Colaba
- Elephanta caves
Kerala
- Varkala
- Kanyakumari
- Trivandrum
- Kovalam

2008/06/22

Magic Recoveries / Entre dos tierras






- Hyderabad
* Ramotji Film City
- Bangalore City Market
- Photo Session
- Pondicherry & Mamallapuram
-

2008/05/06

Una cosa o dos






- Bangalore
- Gokarna
- Hiru eguneko bidaia motoan

2008/04/05

Framed in blood



- Kerala: Kochi, Fort Kochi (juduen auzoa), Allepey Backwaters

Ez dut ezer egin gabe utzi nahi










- Badami
- Hampi

2008/04/03

Born to be wild




- Machine Head kontzertua Bangaloren
- Motoan txangoa, herrixka bateko ezkontza, indiarrak egun pasan ibai baztarrean

2008/03/10

... eta txapela Palolem-en


Palolem du izena Goan geundela ezagutu genuen ondartzak. Han nengoela Euskadi Irratitik jaso nuen deia elkarrizketa egiteko, antza denez noizean behin irratian izango nauzue hizketan larunbat goizetan.

p.d. Lotako lekua ondartza bertako bungalowetan genuen, ezinhobe.

Nire Royal Enfield-a

Kostako zait halako tramakuluarekin hirian zehar eroso ibiltzea, baina tira, horrela beste zeozer ikasita bueltatuko naiz, martxak, frenoak, dena kotxearen tankerakoa da, orain ohitu egin behar. Txango politak egingo ditut honekin Indian zehar. Ea badudan lortzea gero bueltan eramatea, EHtik halako batekin ibiltzea ziraragarria behar du izan.

Place Vendome

Hau india ote?






Edukiak:
- Goa: portugal kolonia izandako lurraldea, india baino tropikoko herrialderen bat dirudiena
- Taika tabernan lagunekin
- International Language Festival, Bangaloreko unibertsitatean
- Barbeque Ibairen etxean, Zumaiatik etorritako euskaldunekin
- Ofizinalko lankideekin lunch-a gure euskal etxean

- Karting lasterketak
- Indiako bitxikeriak
- Burutik egindako indiar koadrila, Nirvanaren abestia dantzatzen

2008/02/25

Kaskoa buruan eta Bangalore ezagutu

Ba azkenean bideoa egon badago, Bangalore ezagutzen joan zaitezten.


2008/02/24

Denbora aurrera doa


Ez dut bideorik prestatzeko denborarik eta edukirik eta hobe oraingoz hitz batzu idaztea.

Dagoeneko hilabete eta apenas salida bakarra, hau gainera exitu handi gabekoa. Tira, Mysoren gauza polit batzuk ikusi genituen, eta hotzean pentsatuz merezi, gauza da ingongo planik egin gabe joan ginela eta hobe aprobetxatu genezakeen inpresioa dugula. Ta orduz gerozti besterik ez. Pasa berri den asteburu honetarako bagenuen zer egin: larunbat gauean hiriko kanpoanldean urtero ospatzen den festa indiar batera joateko asmoa genuen, bertako musika entzuteko aukerarekin eta mozkorraldi on bat hartzekotan. Duela gutxi ricksaw-ek egin bazuten greba oraingoan taxistak ziren, beraz hara joateko modurik ez, kotxe bat alokatzen ere saiatu ginen baina nada. Orain sekula baino argiago dut motor bat erosiko dudala, hirian eta inguruko lekuetara iristeko modu egokiena, dagoeneko adostu dut tipo batekin tankera honetako Royal Enfield erostea.

Musika eta instrumentu indiarrak entzun gabe geratu ginen beraz. Mozkorrarena sikiera pasadan asteazkenean lortu genuen, lokal baten irekiera ospatzeko festa galanta antolatu zen, BARRA LIBRE-ekin dohain, begibistakoa da nola amaitu nuen. Pena atzerritarrak eta indiar dirudunak baino ez zeudela, ohitu egin beharko gara, kaleko jende arrunta halako tokietan ez baitgu topatuko.

Igandean Karts-etan ibiltzekotan ibili ginen baina gure ezagun batzeuek huts egin ziguten. Hirian bueltaxka bat emateko aprobetxatu genuen. Hori bai, gaur bertan hasiko naiz datorren astebururako plana egiten. Goara joan nahi nuke, Portural kolonia izandakoa, ondartza itzelekin, parrandarako aukerarekin eta astialdirako aukera anitzekin.

2008/02/15

Let the music do the talking






Edukiak:
- Elkano beka prentsan
- Trafikoa
- Konponketak
- Gu
- Animaliak
- Gure etxea

- Parranda
- Indiarrak
- Mysore

2008/01/26

... eta txapela Mysore-n


Ba hori, nire txapela Mysore-n izan dela, laister Indiako beste lekuetan topatuko duzue.

Aurkezpena

Bat baino gehiago presionatzen ari zait behingoz edukiz betetzen has nadin bloga, arrazoi dute, oso nagi nabil, baina oraindik hasi ez naizen honetan dagoeneko aspertuta nago halako mezuak idazteaz, ez da ez modurik egokiena blogari ekiteko.

Oraingo honetan dena den nire lana eta zuena erraztuko duen erabakia hartu dut: testuak gutxitu eta irudiak gehitu. Ondo eginez gero hemen daramadan bizimoduaren ideia argi bat izango duzue era entretenigarriago batean. Emailak erantzuteari jarraituko diot dena den, asko poztutzen bainau zuetakoren bat nitaz gogoratu dela jakiteak.

Dagoeneko blog honen nondik norakoak ez dakienarentzat zera: Andoni Albizu izeneko Donostiarra naiz, EHU-ko Elkano bekaren bitartez Indiako Bangalore hirira 9 hilabeteko egonaldia egitera etorria, bertako enpresa batean lanean jardunaz.